width                         
 

2011-09-27

Hona HEWMEN JIRAKSGAIREN GIDA

2008-11-07

Hezkuntzaren Gaineko III. Berbaldiak antolatu ditugu!

Kaixo lankide:
Aurten ere, Araka Ikertaldeak antolatu ditu bere urteko Hezkuntzaren Gaineko Berbaldiak, Eskolaren erronka berriak lemapean.
EHUko Bizkaiko Campusak lagunduta Bilboko Irakasleen Eskolan egingo dira, 2008ko abenduaren 17an, asteazkenean, eta hiru hitzaldi eskainiko dira:
  • Ikasketa prozesuaren erronka Ezagutzaren Gizartean: Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz
  • Eskola eta immigrazio berria: zer ari da aldatzen hezkuntza sisteman?: Amalia Barquín
  • Euskal hezkuntza globalizazioaren aurrean: Patxi Juaristi

Kontsulta ditzakezu zehaztasun gehiago gure egitarauan.

Hezkuntza lege berriak datozen une honetan, euskarazko irakaskuntzaren nondik norakoak aztertzera gatoz, nondik gatozen jakiteak, aurrera pausoak ematen laguntzen du eta.

Nazioarte mailako jardunaldi monografiko hau, Hezkuntzaren Gaineko Berbaldiak izenpean antolatu nahi da, Hezkuntzaren eta irakaskuntzaren inguruko hausnarketa egiteko unea delako, etorkizun hurbilean izango ditugun erronkei begiratuz.
Aldaketak hezkuntza sistema osoa ukitzen du, era batera edo bestera. Europatik datozen “aginduak” ere badute eragina gure plangintzetan, ikasle zein irakasleentzat; horrela garrantzizkoa deritzogu hezkuntzaren gainean berba egiteari.

Jardunaldi hauek hurrengoentzat begira antolatu nahi dira:

- Magisterio eskoletako ikasleak eta irakasleak
- Irakasleen prestakuntzan dabilen irakasleria
- Irakasle lanean dabiltzanentzat

Jardunaldiak ospatuko diren egunerako, idatziz jasoko dira ekarpen guztiak CD-batean. Horrela, entzuleak esku artean izango du hizlari bakoitzak dakarrena, astiroago irakurtzeko!


Zure etortzeari zain gelditzen gara,







P